Gizakien iritsiera Amerikara

Afrikatik kanpo teorian oinarritutako lehen giza migrazioen mapa; zenbakiak milaka urteetan.)

Gizakiaren iritsiera Amerikara fenomeno historiko funtsezkoa baina ez guztiz argitua da. Amerika europarrek aurkitu zutenetik, galdera historikoa izan da bertako biztanleen arbasoak kontinentean noiztik ote dauden argitzea, eta nondik zetozen ere bai.

Amerikako lehen biztanleak paleoindiar ere esaten zaie. Aurkikuntza arkeologikoen arabera, K.a. 15.000 ingurukoak dira antzinatasunez, gutxienez. Ikerketa genetikoek erakusten dute halaber gutxienez lauzpabost immigrazio ezberdin egon zirela Siberiako garaiko jatorrizko herrietan sortuak. [1]

  1. A genomic view of the peopling of the Americas

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search